Gabon hauetan zure gonbidatuak harritu nahi dituzu? Mahaiaren dekorazioa alaia, freskoa eta originala izatea nahiko zenuke? Tira, loreentzako loreontzi bat egitea proposatzen dizugu berrerabilitako botila batekin. Eskulan dibertigarria eta erraza da. Hartu 2 minutu gure Gabonetako #doityoursef bideoa ikusteko!
Ez al da ideia ona? Mahai erdirako loreontzi bat egin dezakezu edo mahaikide dituzun adina loreontzi sor ditzakezu. Familian egin dezakezun jarduera da. Seguru asko gustatuko zaie umeei! Horrez gain, haietan sustatuko duzu birziklapenaren kultura.
Zure sorkuntzak sare sozialetan ikustea gustatuko litzaiguke. Erabili #DIYPlameca traola Twitter eta Facebook-en partekatzeko (aipatu Twitter-en gure erabiltzaile-izenarekin: @plameca). animatu!